ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Bilboko Tranbia/Bizkaiko autobusak (abuztuak 28): aldaketak zerbitzuan Athletic Club – Valencia CF partida dela eta

Body

Asteazkenean, abuztuak 28, Euskotrenek Bilboko tranbian zerbitzu berezia eskainiko du 19:00etan San Mamesen  jokatuko den Athletic Club – Valencia  C.F. partida dela eta.

BILBOKO TRANBIA

San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, Pio Barojatik Ospitalerako errefortzu-zerbitzuren batekin (18:00 eta 18:45).

Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen segurtasuna bermatzeko, zerbitzua partzialki eten egingo da La Casilla eta Euskalduna artean, gutxi gorabehera 20/30 minutukoa iraupenarekin. Etete hori Bilboko Udalak koordinatutako Larrialdietarako Udal Planaren barruan dago.

San Mamesetik gertu dauden geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, tranbiaz itzultzeko joan-etorriak hasteko. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.

Informazio gehiago: 944 333 333 telefono zenbakian, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.

A3414 BILBO - LEIOA - GETXO AUTOBUSA

17:00etatik zerbitzu amaitu arte, Bilbo – Leioa – Getxo  autobus linean (Artxandako tuneletik doana) ibilbidea aldatuko da.

  • Getxo-Bilbao: Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira. 
  • Bilbao-Leioa-Getxo: Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Gran Via 79tik abiatuko dira.

Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira, 22:20ra arte. Azken hori, Getxoraino joango da.

KENDUTAKO GERALUKEA: 17:00etatik zerbitzua amaitu arte, Luis Briñas

Informazio gehiago: www.bizkaibus.eus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan