Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu zirkulazioan datorren asteburuan
Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu zirkulazioan datorren asteburuan. Zerbitzu horiek ohiko denboraldiaren barruan eskainiko dira. Azarora arte, larunbat eta igande guztietan, tren historikoak jarriko dira zirkulazioan.
Hauxe izango da lurrun-trenen ordutegia, Museotik (Azpeitia) irtenda eta Lasaorako norabidean:
• Larunbatak: 12:00etan eta 17:30ean.
• Igandeak: 12:00etan.
14 LURRUN-TRENEN ZERBITZUA UZTAILEAN
Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak lurrin-trenen zerbitzua eskainiko du uztailean Museoaren (Azpeitia) eta Lasaoren artean; hauxe izango da ordutegia:
• Uztailaren 6a, larunbata: irteerak Museotik 12:00etan eta 17:30ean.
• Uztailaren 7a, igandea: 12:00etan.
• Uztailaren 13a, larunbata: 12:00etan eta 17:30ean.
• Uztailaren 14a, igandea: 12:00etan.
• Uztailaren 20a, larunbata: 12:00etan eta 17:30ean.
• Uztailaren 21a, igandea: 12:00etan.
• Uztailaren 25a, osteguna (jaieguna): 12:00etan.
• Uztailaren 27a, larunbata: 12:00etan eta 17:30ean.
• Uztailaren 28a, igandea: 12:00etan.
• Uztailaren 31, asteazkena (jaieguna): 12:00etan.
Burdinbidearen Euskal Museoko instalazioen udako ordutegia ondorengoa izango da:
• Asteartetik larunbatera, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
• Igande eta jaiegunetan, 10:30etik 14:00etara.
Burdinbidearen Euskal Museoak Europako trenen bildumarik onenetako bat jasotzen du bere instalazioetan. Mota guztietako ibilgailuak ditu: lurrin, diesel eta elektrizitate bidezko lokomotorrak; automotorrak eta era askotako bagoiak; eta abar. Halaber, Euskadiko makina-erreminta bildumarik osatuenetako bat ere badu, Urolako Burdinbidearen tailer mekaniko zaharrari esker, bai eta XIX. mende amaieratik aurrera erabilitako uniformeen laginak eta trenen arloko erlojuen munduko bildumarik onenetako bat ere.
EGUN BATEZ SURGINA
Museoak eskaintzen dituen jardueren artean, “Egun batez surgina” ekimena berreskuratu da. Jarduera horrek aukera eskaintzen du lurrin-lokomotorraren kabinan joan-etorri bidaia oso bat egiteko, lokomotorra martxan jartzeko beharrezkoak diren prestaketa-lan guztiak zuzen-zuzenean ikusi ahal izateko. Segurtasuna une oro bermatzeko adinako prestakuntza eta ekipamendua emango dira. Esperientzia esklusiboa da eta 50 euroko prezioa du. Parte hartu nahi dutenek, erreserba egin beharko dute museoa@euskotren.eus helbidera mezu elektronikoa bidalita, jarduera egin nahi duten eguna baino 72 ordu lehenago, gutxienez.
PUBLIKOARENTZAKO INFORMAZIOA
• Helbidea: Julián Elorza kalea 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Web-orria: www.euskotren.eus