ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E1 (ekainak 12): tren zerbitzua indartuko da S.D. Eibar – Real Oviedo partidarako

Body

Datorren asteazkenean, ekainaren 12an, Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du 21:00etan Ipuruan jokatuko den S.D Eibar – Real Oviedo norgehiagoka dela eta.

Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Durangora eta Elgoibarrera partidaren ondoren. Aurretik, ohiko tren-zerbitzua burutuko da. 

Zerbitzu berezi hauen helburua partidatik itzultzeko garraio publikoaren aukera bermatzea da. 

Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefono zenbakia: 944 333 333. Informazioa lor daiteke, halaber, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus enpresaren webgunean ere.