ZERTBITZU BEREZIA

Entradilla

Metroa-L3: zerbitzua eskainiko da gau osoan ekaineko ostiraletan

Body

Euskotrenek ekainean Bilboko metroaren 3. linean ostiraletako gaueko zerbitzuaren ordutegia luzatuko du. Ostiraletik larunbatera, trenak gau osoan zehar ibiliko dira Kukullaga-Etxebarri eta Matiko artean, bi noranzkoetan, 15 minutuko maiztasunarekin. Ordutegi luzapen hori ekainaren 7tik aurrera aplikatuko da.

Euskotrenek metroan joango direnei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke. 944 333 333 telefono zenbakira ere dei dezakete.