Bizkaiko autobusak (ekainak 3): Udako zerbitzua
Astelehenetik, ekainaren 3tik aurrera, udako zerbitzua indarrean sartuko da.
ESKUINALDEAN
Bilbo-Getxo-Azkorri A3411 lineak neguko zerbitzua mantenduko du ekainaren 8ra arte, eta ibilbidea Azkorriraino luzatuko du.
Eskuinaldeko gainerako lineetan egungo zerbitzua mantenduko da.
EZKERRALDEAN
- A2315 SANTURTZI-UPV/EHU
Irteerak Santurtzitik 7:10etik 17:10era, zerbitzu guztiak Sestaotik igarotzen dira.
Irteerak UPV/EHU-tik 10:05etik 20:05era, zerbitzu guztiak Sestaotik igarotzen dira.
- A2316 SESTAO-UPV/EHU
Santurtziko jatorria/helmuga duten zerbitzuekin bat dator.
- A2326 BARAKALDO-UPV/EHU
Irteerak Barakaldotik (Landeta) 7:35etik 17:35era
Irteerak Gurutzetatik: 7:25, 8:25, 9:25, 13:25 eta 14:25
Irteerak Zorrotzatik 7:15ean eta 9:15ean
Irteerak UPV/EHUtik Barakaldora, 11:05etik 20:05era, Gurutzetaraino jarraitzen dute irteerak 13:05, 14:05, 15:05, 18:05,* 19:05 eta *20:05
Gurutzeta abiapuntu eta helmuga duten zerbitzu guztiak Barakaldotik (Landeta) igarotzen dira.
* 19:05eko eta 20:05eko irteerek Zorrotzaraino jarraitzen dute.
- A2336 MUSKIZ-UPV/EHU
Neguko ohiko zerbitzua, 21:35eko irteera izan ezik, ez baita egiten.
Informazio gehiago: Twitter @bizkaibus tel.: 946 125 555 eta APP ofiziala.