Gasteizko tranbia (ekainak 1): zerbitzu aldaketak 'Otso Vi Half Gasteiz' kirol proba dela eta
Larunbatean, ekainak 1, Vitoria-Gasteizko tranbiaren zerbitzua arratsaldean partzialki etengo da, ‘Otso Vi Half Gasteiz’ kirol-probaren ospakizuna dela eta.
Angulema-Legebiltzarra tartea tranbien zirkulaziorako itxita egongo da 14:30etik 18:30era, hori dela eta Euskotrenek ohiko zerbitzua aldatu beharko du. Lau orduz, tranbiak Salburua eta Unibertsitatetik Angulemaraino (eta buelta) eta Ibaiondo eta Abetxukotik Legebiltzarreraino (eta buelta) bakarrik ibiliko dira.
Eguneko gainerako tranbia zerbitzua normaltasunez eskainiko da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 informazio telefonoa, www.euskotren.eus webgunea, eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.