Entradilla
Trena E4 (maiatzak 18): trenen zerbitzua indartuko da Bermeoko 'Arrain Azoka' dela eta
Body
Euskotrenek trenen zerbitzua indartuko du larunbatean, maiatzak 18, Bermeon ospatuko den Arrain Azokarako joan-etorriak errazteko.
Gernika eta Bermeo artean hainbat tren berezi ibiliko dira goizean eta arratsaldean, ohiko eskaintza osatzeko. Euskotrenek trenez joan behar duten erabiltzaileei ordutegiak aldez aurretik begiratzea gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, honako telefono zenbakira dei dezakete 944 333 333