Fedecrail

Entradilla

Europako Museo eta Trenbide Turistikoen Federazioak Bilbon 30. urteurrena ospatu du

Body

Fedecrail - Europako Museo eta Trenbide Turistikoen Federazioa osatzen duten erakundeetako ordezkariek Euskotrenen instalazio desberdinak bisitatu zituzten (trena, tranbia eta Burdinbidearen Euskal Museoa), federazio horren 30. urteurrenaren ospakizunean aurreikusitako jardueren barruan, maiatzaren 3tik 5era Bilbon.

1994an sortu zen Fedecrail, eta 26 herrialdetako 43 erakunde biltzen ditu (Euskotren eta bere museoa barne). Erakunde horiek guztiek Europako trenbide-ondare aberatsa zaintzen dute. Hiru hamarkadatan, Fedecrailek berebiziko garrantzia izan du trenbideen eta tranbien erakunde nazionalak Europako batzordeekin lotzeko, eta trenbidearen/tranbiaren ondarearen garrantzi kulturala aitortzearen alde egin du. Halaber, informazio-trukea erraztu du, eta hainbat ekitaldi antolatu ditu, hala nola Europako gazte-trukea, trenbidearen zale sutsuen arteko elkarrizketa eta parte-hartzea sustatuz.

Hain zuzen ere, federazioaren 30. urteurrena ospatzeko, hainbat jarduera antolatu ziren Bilbon, eta Euskotrenek presentzia nabarmena izan zuen; Javier Seoane zuzendari nagusiak parte hartu zuen inaugurazio-egunean, eta bisita teknikoak egin ziren tranbiaren, trenbidearen eta Burdinbidearen Euskal Museoaren instalazioetara. 

Ospakizun jardunaldi horiekin, Fedecrailek etorkizuneko belaunaldientzako Europako trenbide/tranbia ondarea zaintzeko eta sustatzeko konpromisoa berritu du. Lankidetza eta ezagutza-trukea ardatz hartuta, Fedecrailek trenbidearen historiaren ondareak kontinente osoan aurrera egiten jarraituko duela ziurtatzeko helburuari eusten dio.