ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Tren eta Metro-L3 zerbitzu berezia Kopako txapelduna den Athletic Cluben harrerarako. Afekzioak Bilboko tranbian eta autobusetan.   

Body

Datorren ostegunean, apirilaren 11n, Euskotrenek tren eta L3-metro zerbitzuak indartuko ditu Bizkaian, eta gaueko zerbitzu berezi batekin osatuko du. Hona hemen zerbitzu horren ezaugarriak:

  • Metroa-L3 Kukullaga/Etxebarri-Matiko/Bilbo. 23:15etik 0:00etara, zirkulazioak 15 minuturo. 00:00etatik aurrera, 20 minuturo zerbitzua hilaren 12ko goizalde osoan, bi noranzkoetan.
  •  E3 Txorierri Kukullaga/Etxebarri-Lezama. Zerbitzu erregularra 15 minuturo 22:43 arte luzatuko da. Apirilaren 11ko 23:00etatik apirilaren 12ko 3:00ak arte, Euskotrenek Bilbotik itzultzeko joan-etorriak erraztuko ditu. Hori dela eta, Lezamara orduro gaueko trenak egongo dira.
  • E1  Matiko/Bilbo-Ermua eta E4 Urdaibai Matiko/Bilbo-Bermeo.Gaueko zerbitzu berezia, Bilbotik itzultzeko zerbitzuak soilik emateko, 0:00etatik 3:00etara eskaintzen dena, honako hau izango da: 1) Matiko/Bilbo-Lemoa, trenak 20 minuturo; 2) Matiko/Bilbo-Durango, trenak orduro; 3) Matiko/Bilbo-Ermua, trenak bi ordutik behin; 4) Matiko/Bilbao-Bermeo, trenak bi ordutik behin.
  • E1 Matiko/Bilbo-Ermua: bi zerbitzu berezi eskainiko dira, Bilbotik 21:55ean eta 22:25ean irtengo direnak.
  • E4 Matiko/Bilbo-Bermeo: zerbitzu guztiak Bermeoraino joango dira.

Euskotrenek gogorarazten du Zazpikaleak/Casco Viejo Bilboko geltokiak tren- eta metro-zerbitzuen (3. linea) eta Metro Bilbaoko 1. eta 2. lineen arteko lotura errazten duela.

BILBOKO TRANBIA
13:30etik, gutxi gorabehera, Kopako txapeldunen harreraren ondorioz, Bilboko tranbia Bolueta eta Arriaga artean soilik ibiliko da, bi noranzkoetan, jardunaldia amaitu arte. Ohiko azken helmugaraino zirkulatuko duten azken irteerak honako hauek izango dira: 

  • Bolueta-La Casilla: irteera Boluetatik 13:10ean.
  • La Casilla-Bolueta: irteera La Casillatik 13:35ean.

Erabiltzaileek 944 333 333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.

BIZKAIKO AUTOBUSAK

Athleticen Gabarra Itsasadarretik igotzeak Euskotreneko eragindako lineak:

  • A3411 BILBAO-GETXO-AZKORRI
  • A3414 BILBAO-GETXO (por túneles de Artxanda)
  • A3451 AREETA- ARMINTZA
  • A3472 CRUCES-GETXO (Areetatik/Desde las Arenas)
  • A3422 AREETA-BERANGO
  • A3499 PLENTZIA-GORLIZ: zerbitzu bereziak 

Informazio gehiago: https://www.bizkaia.eus/eu/web/bizkaibus/gabarraren-igarobidean-kaltetutako-lineak

Twitter @bizkaibus, tel.: 94 612 55 55 eta APP ofiziala