ZERBITZU ALDAKETA

Entradilla

Zerbitzuaren aldaketak Athletic-en eta Mallorca RCDren arteko Kopako finaleko partida dela eta

Body

BILBOKO TRANBIA
Bilboko tranbian, Euskotrenek ohiko zerbitzua eskainiko du Boluetaren eta La Casillaren artean, eta zerbitzu bereziren bat egingo du Pio Barojatik Ospitalerantz.

Partida amaitu ondoren, irteeran bertaratuen segurtasuna bermatzeko, gutxi gorabehera 20/30 minutuko etenaldia egingo da La Casillaren eta Euskaldunaren arteko tranbia zerbitzuan. Etenaldi hori Bilboko Udalak koordinatzen duen Larrialdi Planaren barruan dago.

Udaltzaingoak tranbia igarotzeko baimena ematen duenean, bi unitate ibiliko dira Boluetarantz, 10 minutuko tartearekin bien artean. Lehena Ospitaletik aterako da eta bigarrena La Casillatik.

Tranbiarako sarrera errazagoa izan dadin, ordaintzerakoan Barik erabiltzea gomendatzen da.

GAUEKO TREN-ZERBITZUA
Apirilaren 6an, larunbatero bezala, Bizkaiko trenbideen gaueko zerbitzua eskainiko du:

  • L3 Metroa Kukullaga/Etxebarri-Matiko/Bilbo
  • Kukullaga/Etxebarri-Lezama
  • Matiko/Bilbo-Bermeo
  • Matiko/Bilbo-Deba

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek beren eskura dituzte 944 333 333 telefono-zenbakia, tranbiaren www.euskotren.eus webgunea eta Euskotrenen APP ofiziala.
 

A3414 BILBO-LEIOA-GETXO AUTOBUSA

 19:00etatik eta zerbitzua amaitu arte, Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira.

  • IRTEERAK Gran Via 79tik abiatuko dira. Orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen den baino 10 minutu beranduago egingo dira. Hala, 19:10eko irteera 19:20ean izango da eta horrela 22:40ra arte. Autobus hori Leioaraino joango da.
  • KENDUTAKO GERALEKUA: 19:00etatik zerbitzua amaitu arte, Luis Briñas    
     

Informazio gehiago: Twitter @bizkaibus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan.