Trena E2 (martxoak 31): zerbitzu berezia Aviron Bayonnaise - Toulon errugbi partidarako
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendeko sozietate publikoak, bere trenen zerbitzua indartuko du, (Aviron Bayonnaise - Toulon) Frantziako ligako errugbi partida bategatik joan-etorriak errazteko. Partida hori martxoaren 31n, igandean, izango da, 21:05etan, Reale Arenan.
Hendaia/Anoeta/Hendaia tarteko trenen eskaintza luzatu egingo da partidara joateko eta partidatik itzultzeko. Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die APP ofizialean edo web orriaren bilatzailean (www.euskotren.eus).
Zerbitzu berezi honen helburua partidara joateko garraio publikoaren alternatiba bat eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak trenetan banatu ahal izatea.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefonoa dute eskura. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan informa daitezke