Bilboko Tranbia/Metro L3/Bizkaiko autobusak (martxoak 3): aldaketak zerbitzuan Athletic Club – F.C. Barcelona norgehiagoka dela eta
Martxoaren 3an (igandea), Euskotrenek Bilboko tranbia eta metroko 3. lineako zerbitzuak indartuko ditu, Athletic Club – F.C. Barcelona norgehiagoka dela eta. Partida San Mamesen 21:00etan jokatuko da.
BILBOKO TRANBIA
Bilboko tranbian, Euskotrenek ohiko zerbitzua emango du Bolueta eta La Casilla artean, eta Pio Barojatik Ospitalerantz zirkulazio bereziak sartuko ditu (19:58 eta 20:44).
Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen irteeraren segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da La Casilla eta Euskalduna artean, gutxi gorabehera 20/30 minutuz. Eten hori Bilboko Udalak koordinatzen duen Udaleko Larrialdi Planean sartuta dago.
San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketarik gerta ez dadin, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea gomendatzen du, tranbian itzulera egiten has dadin. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.
METRO L3
Partidutik itzultzeko, Metroaren 3. lineako ohiko ordutegia luzatu egingo da, Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetan ezarritako zerbitzua osatuz, Zazpikaleak/Casco Viejo geltokiaren loturari esker.
Informazio gehiago: 944 333 333 telefono zenbakian, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.
A3414 BILBO - LEIOA - GETXO AUTOBUSA
18:40tik zerbitzu amaitu arte, Bilbo – Leioa – Getxo autobus linean (Artxandako tuneletik doana) ibilbidea aldatuko da.
- Getxo-Bilbao: Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira.
- Bilbao-Leioa-Getxo: Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Gran Via 79tik abiatuko dira.
Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira, 22:40ra arte. Azken hori, Leioara joango da.
KENDUTAKO GERALUKEA: 18:40tik zerbitzua amaitu arte, Luis Briñas
Informazio gehiago: Twitter, @bizkaibus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan