ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Bilboko Tranbia/Metro L3/Bizkaiko autobusak (otsailak 29): aldaketak zerbitzuan Athletic Club – Atletico de Madrid norgehiagoka dela eta

Body

Ostegunean, otsailak 29, Euskotrenek Bilboko tranbian eta metroko 3. lineako zerbitzuak indartuko ditu, Athletic Club – Atletico de Madrid norgehiagoka dela eta. Partida San Mamesen 21:30ean jokatuko da.

BILBOKO TRANBIA

San Mameserako joateko, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (20:18 eta 20:54).

Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen irteeraren segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da La Casillaren eta Euskaldunaren artean, gutxi gorabehera 20/30 minutuz. Eten hori Bilboko Udalak koordinatzen duen Udaleko Larrialdi Planean sartuta dago, partidura bertaratzen den jendea behar bezala husten dela bermatzeko. 

San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketarik gerta ez dadin, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea gomendatzen du, tranbian itzulera egiten has dadin. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.

METRO L3

Partidua amaitu eta ondorengo itzulera-bidaietarako, (luzapena edo penaltiak badaude ere), metro 3. linearen lanegunetako ohiko ordutegia luzatu egingo da, Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetan ezarritako zerbitzua osatuz, Zazpikaleak/Casco Viejo geltokiaren loturari esker.

Informazio gehiago: 944 333 333 telefono zenbakian, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.

A3414 BILBO - LEIOA - GETXO AUTOBUSA

19:20etik zerbitzu amaitu arte, Bilbo – Leioa – Getxo  autobus linean (Artxandako tuneletik doana) ibilbidea aldatuko da.

  • Getxo-Bilbao: Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira. 
  • Bilbao-Leioa-Getxo: Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Gran Vía 79tik abiatuko dira.

Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira, 22:30era arte, azken hori, Getxora joango da.

KENDUTAKO GERALUKEA: 19:20etik zerbitzua amaitu arte, Luis Briñas

Informazio gehiago: Twitter, @bizkaibus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan