Trena E1 (urtarrilak 26): tren zerbitzua indartuko da S.D. Eibar – CD Mirandes partidarako
Datorren ostiralean, urtarrilaren 26an, Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du 20:30ean Ipuruan jokatuko den S.D Eibar – CD Mirandes norgehiagoka dela eta.
Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Durangora eta Elgoibarrera partidaren ondoren. Aurretik, ohiko tren-zerbitzua burutuko da.
Ondorengo irteera bereziak eskainiko dira:
- ARDANTZA (Eibar) – Durango: 22:50
- ARDANTZA (Eibar) – Elgoibar: 22:50
Zerbitzu berezi hauen helburua partidatik itzultzeko garraio publikoaren aukera bermatzea da.
Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefono zenbakia: 944 333 333. Informazioa lor daiteke, halaber, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus enpresaren webgunean ere.