GABONAK

Entradilla

Gabonak: Euskotrenek tren, tranbia eta funikular zerbitzuak aldatuko ditu abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean

Body

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendeko sozietate publikoak, abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean tren, tranbia eta funikular zerbitzuak aldatuko ditu Gabon gaua, Eguberri, Urtezahar eta Urte Berri on ospakizunengatik.

Ordutegia Gabonetara egokitzeko asmoz, abenduaren 24ko eta 31ko gauetan, Euskotrenek bere zerbitzuen amaiera aurreratuko du bere tren, tranbia eta funikular linea guztietan. Halaber, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean zerbitzua goizez hastea atzeratuko du, eta eguerdian eten egingo du. Zerbitzua normaltasunez ibiliko da 17:00etatik aurrera, gutxi gorabehera.

Zerbitzuaren aldaketa horiek honako linea hauei eragingo diete:

  • E1 Matiko-Amara - Matiko (Linea Orokorra + Usansoloko Ospitalerako autobus anezka)
  • E2 Lasarte/Oria – Hendaia – Lasarte/Oria (Topoa)
  • E3 Lezama – Kukullaga/Etxebarri - Lezama (Txorierri)
  • E4 Matiko – Bermeo - Matiko (Urdaibai)
  • E5 Altza – Amara - Altza
  • Larreinetako funikularra
  • Vitoria-Gasteizko tranbia 
  • Bilboko tranbia: Eguberrirako, Gabon gauerako, Urtezahar-gauerako eta Urteberri egunerako Bilboko tranbian aurreikusita dauden etenez gain, zerbitzua eten egingo da abenduaren 23an, larunbata, 16:00etatik 21:00etara, gutxi gorabehera, Arriaga eta Pío Baroja geltokien artean, Olentzero eta Mari Domingiren desfilea errezago igaro dadin.


Bilboko metroaren zerbitzuko 3. linean Gabon gaueko eta Gabon Zahar Gaueko afarietarako zerbitzua ere eten egingo da lau orduz. Gero, berriro hasiko da, gau osoan zerbitzua emateko.

Informazio gehiagorako:

  • Geltokiak eta geralekuak
  • Euskotrenen telefonoa: 944 333 333
  • Webgunea: www.euskotren.eus
  • Euskotrenen APP ofiziala