ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Bilboko Tranbia/Bizkaiko autobusak (azaroak 10): aldaketak zerbitzuan Athletic Club – R.C. Celta norgeiagokoa dela eta

Body

Ostiralean, azaroak 10, Euskotrenek Bilboko tranbian zerbitzu berezia eskainiko du Athletic – R.C. Celta norgehiagoka dela eta. Partida San Mamesen 21:00etan jokatuko da.

San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (19:52 eta 20:28).

Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen irteeraren segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da La Casillaren eta Euskaldunaren artean, gutxi gorabehera 20 minutuz. Etete hori Bilboko Udalak koordinatzen duen Udaleko Larrialdi Planean sartuta dago, partidura bertaratzen den jendea behar bezala husten dela bermatzeko. 

San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketarik gerta ez dadin, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea gomendatzen du, tranbian itzulera egiten has dadin. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.

Informazio gehiago: 944 333 333 telefono zenbakian, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.

A3414 BILBO - LEIOA - GETXO AUTOBUSA

19:00etatik eta zerbitzua amaitu  arte, Bilbo – Leioa – Getxo  autobus linean (Artxandako tuneletik doana) ibilbidea aldatuko da.

  • Getxo-Bilbao: Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira. 
  • Bilbao-Leioa-Getxo: Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Gran Via 79tik abiatuko dira.

Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira. Horrela 19:00etako irteera 19:10ean izango da, eta horrela 22:30era arte. Autobus hori Getxoraino joango da.

KENDUTAKO GERALUKEA: 19:00etatik zerbitzua amaitu arte, Luis Briñas

Informazio gehiago: Twitter, @bizkaibus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan