ZERBITZU ALDAKETA

Entradilla

Bilboko Tranbia/ Bizkaiko autobusak (abuztuak 12): aldaketak zerbitzuan Athletic Club – Real Madrid norgehiagoka dela eta

Body

BILBOKO TRANBIA 

Larunbatean, abuztuak 12, Euskotrenek Bilboko tranbian zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club – Real Madrid norgehiagoka dela eta. Partida San Mamesen 21:30ean jokatuko da.

San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia 15 minutuz behin ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (20:28 h eta 21:14 h).

Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen irteeraren segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da La Casillaren eta Euskaldunaren artean, gutxi gorabehera 30 minutuz. Etete hori Bilboko Udalak koordinatzen duen Udaleko Larrialdi Planean sartuta dago, partidura bertaratzen den jendea behar bezala husten dela bermatzeko. San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketarik gerta ez dadin, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea gomendatzen du, tranbian itzulera egiten has dadin. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.

Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. www.euskotren.eus web-orria, eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.

A3414 BILBO-LEIOA-GETXO AUTOBUSA

19:10etatik eta zerbitzu amaitu  arte, Bilbo–Getxo  autobus linean (Artxandako tuneletik doana)  ibilbidea aldatuko da.  

  • Getxo-Bilbao: zerbitzuak Bilboko Kale Nagusia 74ko geralekuan amaituko dira.
  • Bibao-Getxo: irteerak Kale Nagusia 79tik abiatuko dira (Ecuador bidaiak). Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen den baino 10 minutu beranduago egingo dira. Horrela 19:40ko irteera 19:50ean izango da eta horrela 22:40ra arte Leioaraino zirkulatuko baitu. 

KENDUTAKO GERALEKUA: 19:10etatik zerbitzua amaitu arte, Luis Briñas 

Informazio gehiago: Twitter @bizkaibus tel.: 946 125 555 eta  Bizkaibus APPan