Euskotrenek gutxieneko zerbitzuak bermatuko ditu uztailaren 20rako deitutako lanuzteetan
- Lanuzteek zerbitzuari eragingo diote goizeko 07:00 eta 09:00 bitartean eta arratsaldeko 18:00 eta 20:00 bitartean; ordu horietan Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak emango dira
Euskotren Sozietate Publikoak bermatuko ditu Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailak ezarritako gutxieneko zerbitzuak, uztailaren 20an (osteguna) deitutako lanuztea dela eta, goizeko 07:00 eta 09:00 artean eta arratsaldeko 18:00 eta 20:00 artean.
Lanuzte horiek Euskotrenen zerbitzu guztietan daude deituta, aipatutako orduetan:
• Trena, Bizkaia eta Gipuzkoan eta tren-bus zerbitzuak Usansoloko Ospitalera eta Zamudioko Parke Teknologikora.
• Bilboko metroaren 3. linea.
• Bilbo eta Vitoria-Gasteizko tranbiak.
• Larreinetako funikularra eta Larrenieta – Zugaztieta autobus-zerbitzua, Trapagaranen (Bizkaia).
• Foru-sistemetarako kudeatutako autobusak: Bizkaibus (Eskuinaldea eta Ezkerraldea-Unibertsitatea) Bizkaian eta Lurraldebus (Debabarrena eta Urola Kosta) Gipuzkoan.
Euskotrenek sentitzen ditu deialdi horrek herritarrengan izan sor ditzakeen eragozpenak.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek beraien eskura dituzte Euskotrenen honako zerbitzu hauek:
• Bezeroei informazioa emateko telefono-zk.: 944 333 333.
• Euskotrenen app ofiziala.