Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu zirkulatzen hurrengo asteburuan

Entradilla

Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu zirkulatzen hurrengo asteburuan

Body

• Uztailaren 18an (asteartea) Lurrun Trakziorako XXIII. Hastapen Ikastaroa hasiko da eta Museoak irakatsiko du

Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoa den Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu zirkulatzen hurrengo asteburuan. Zerbitzuak denboraldi erregularraren barruan daude, eta tren historikoak larunbatero eta igandero irtengo dira azarora arte. Lurrun-trenek honako irteera-ordu hauek izango dituzte Museotik (Azpeitia) Lasaorantz:

• Larunbata, uztailak 15: 12:00etan eta 17:30ean.
• Igandea, uztailak 16: 12:00etan.     

Hona hemen Burdinbidearen Euskal Museoaren ordutegia:

• Asteartetik larunbatera: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
• Igandetan eta jaiegunetan (astelehenean izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Burdinbidearen Euskal Museoak bere instalazioetan Europako tren-bilduma onena du erakusgai, eta mota guztietako ibilgailuak ageri dira: lurrun-lokomotorrak, bai eta dieselak eta elektrikoak ere; automotorrak eta zenbait bagoi mota. Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzorik osoenetakoa du, Urolako trenbideko tailer mekaniko zaharrari esker. Gainera, XIX. mendera arte trenetan erabiltzen ziren uniformeen erakusketa eta munduko tren-ordularien bilduma hoberenetakoa daude.

Lurrun Trakziorako XXIII. Hastapen Ikastaroa eta zerbitzu bereziak uztailaren 22an eta 23an

Museoak egiten dituen jardueren barruan, Lurrun Trakziorako Hastapen Ikastaroa berreskuratu da, aurten 23. edizioan. Azpeitian hasiko da hurrengo asteartean, uztailaren 18an. Ohiko ohiturari jarraikiz, zortzi pertsonak parte hartu ahalko dute, oraingoan Madrildik (bi), Zamoratik (bi), Bartzelonatik, Manzaneresetik (Ciudad Real), Lleidatik eta Coruñatik datozenak. Ikastaroa dela bide, uztailaren 22an (larunbata) eta 23an (igandea) lurrun-trenen zerbitzu berezia emango da. Larunbatean (22), trenak Museotik irtengo dira 12:00etan, 13:00etan, 17:00etan eta 18:00etan. Igandean (23), berriz, 12:00etan eta 13:00etan. Bestalde, Museoak beste lurrun-tren bat zirkulatzen jarriko du Jakue egunean, hau da, uztailaren 25ean (asteartea) 12:00etan.

Jendearentzako informazioa

• Helbidea: Julian Elorza kalea 8 (20730 AZPEITIA, GIPUZKOA).
• Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77 Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus. Webgunea: www.euskotren.eus