Trena E1 (uztailak 15): Gaueko zerbitzua indartuko da Ermua eta Amorebietako jaiak direla eta
Ermuko Santiagoren eta Zornotzako Karmen jaiak direla eta, Euskotrenek uztailaren 15 eta 16aren arteko gauean ohiko eskaintza osatuko duen gaueko trenen zerbitzu berezia izango du.
Larunbateko gaueko ohiko zerbitzuan Matiko/Bilbo – Deba – Matiko/Bilbo trenak daude bi orduan behin goizeko lehenengo orduetan, eta zerbitzu osagarriarekin indartu egingo da honako tarte hauetan zirkulazio bereziak jarriz:
- Amorebieta – Traña – Zaldibar
- Ermua – Deba
Amorebieta eta Bermeo arteko trenen zerbitzua larunbat gaueko ohikoa izango da, hau da, trenak egongo dira bi orduan behin. Kasu honetan, jende asko egongo dela aurreikusten denez, jatorri edo helmuga Amorebieta duten zirkulazioek ez dute geldialdirik egingo Amorebieta Geralekuan. Euskotrenek ematen duen gaueko garraio eta erabiltzaileentzako arreta zerbitzua Amorebieta Geltokian zentralizatuko da. Gau horretan jatorri edo helmuga Amorebieta Geltokia duten trenak egongo dira honako tarte hauetan (norabide bietan): Amorebieta – Bermeo, Amorebieta – Matiko/Bilbo eta Amorebieta – Deba.
Uztailaren 22ko gauean (larunbata), berriz, antzeko zerbitzua emango da jai bietarako. Gainera, Ermuaren kasuan, uztailaren 24 eta 25aren arteko gauean ere zerbitzu berezia egongo da Ermua eta Eibar artean.
Larunbat gaueko tren-zerbitzua
Euskotrenek gogorarazten du erabiltzaileek eskura dutela larunbat gaueko tren zerbitzua, kezkarik gabe dastatu ahal izateko. Zerbitzu hori honako tarte hauetan ematen da:
- Matiko/Bilbo – Deba
- Amorebieta – Bermeo
- Lezama – Matiko/Bilbo – Kukullaga/Etxebarri
- Hendaia – Lasarte Oria
Euskotrenek trena hartuko dutenei gomendatzen die aldez aurretik ordutegiak begiratu ditzatela aplikazio ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Informazio gehiago kontsultatu nahi izanez gero, erabiltzaileek honako hau egin dezakete: Euskotreneko langileak dauden geltokietara jo, edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.