Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan hurrengo asteburuan

Entradilla

Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan hurrengo asteburuan

Body

Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan. Zerbitzu horiek denboraldi erregularraren barruan sartuko dira, eta tren historikoak larunbatero eta igandero aterako dira, azaroa bitartean. Lurrun-trenak honako ordu hauetan irtengo dira museotik (Azpeitia) Lasaora:

• Larunbata, uztailak 8: 12:00etan eta 17:30ean.
• Igandea, uztailak 9: 12:00etan 

Honako hau da Burdinbidearen Euskal Museoaren ordutegia:

• Asteartetik larunbatera: 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
• Igande eta jaiegunetan (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren multzo onenetakoa du ikusgai bere instalazioetan. Era guztietako ibilgailuak ditu: lurrun-lokomotorrak, dieselak eta elektrikoak; automotorrak; eta hainbat motatako bagoiak. Era berean, Urolako Trenaren garai bateko tailerra tarteko, Euskadiko makina erremintaren multzorik osatuenetako bat eskaintzen du eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusgaiak ditu, bai eta munduko trenbide-erlojuen bildumarik onenetakoa ere.

Egun batez sugina

Museoko jardueran artean, “Egun batez sugina” ekimena berreskuratu da, lurrun-lokomotorra baten kabinan joan-etorriko bidaia oso bat egiteko eta, hala, lokomotorra abian jartzeko beharrezkoak diren prestaketa-lan guztiak hurbiletik ikusteko. Une oro segurtasuna bermatzeko beharrekozkoak diren prestakuntza eta ekipamendua jasoko dira. Esperientzia paregabe horretan parte hartzeko, interesdunek posta elektronikoaren bidez erreserbatu beharko dute – museoa@euskotren.eus – aukeratutako eguna baino gutxienez 72 ordu lehenago. Prezioa 50 €-koa da. 

Jendearentzako informazioa

• Helbidea: Julián Elorza 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus