Euskotrenek gaueko tren-zerbitzua indartuko du larunbatean Lasarte/Oriako eta Irungo jaiak direla eta

Entradilla

Euskotrenek gaueko tren-zerbitzua indartuko du larunbatean Lasarte/Oriako eta Irungo jaiak direla eta

Body

Euskotrenek gaueko tren-zerbitzu berezia eskainiko du uztailaren 1ean Lasarte/Oriako eta Irungo jaiak direla eta. Lasarte/Oria eta Hendaia artean larunbatetik iganderako gauetan eskaintzen den udako zerbitzua -orduro- tren bereziekin indartuko da, ohiko eskaintza osatuz.

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotrenen kontua ere.

js-tarifas