Errugbiko TOP 14ko finalaurreko partidetarako zerbitzu berezia
Datozen ekainaren 9an eta 10ean errugbiko TOP 14ko finalerdietako partidak jokatuko dira Donostiako Reale Arenan. Hiri honek asteburuan zehar milaka pertsona hartuko ditu. Horretarako, Euskotrenek ohiko zerbitzua osatuko duen tren zerbitzu berezia ezarri du.
Trenen MAIZTASUNA honako hau izango da:
ADI: Zerbitzu berezi honen plangintzak, 10 minutuko maiztasunarekin Topoan ostiral (ekainak 9) arratsalde osoan zehar eta ia larunbat (ekainak 10) osoan zehar, ohiko ordutegiak aldatzera behartu du. Hori dela eta, erabiltzaileek kontuan izan beharko dute trenak ez direla ohiko ordutegian igaroko.
Ordutegi zehatzak webgune honetako ordutegien bilatzailean edo Euskotrenen aplikazioan kontsulta daitezke.
Ekitaldirako hiru TITULU BEREZI sortu dira, eta Hendaia eta Zumaia arteko geltoki guztietan erosi ahal izango dira. Aldez aurretik eros daitezke Hendaiako geltokiko leiatilan eta eta Garbera merkataritza-gunean. Honako hauek dira:
- TOP 24 heures, ekainaren 9tik (ostirala) aurrera izango du balioa: Hendaia eta Zumaia artean bidaia mugagabeak egiteko aukera ematen du, 10 €-ko prezioan. 5:30etik ekainaren 10eko (larunbata) 07:00etara izango da baliozkoa.
- TOP 24 heures, ekainaren 10etik (larunbata) aurrera izango du balioa: Hendaia eta Zumaia artean bidaia mugagabeak egiteko aukera ematen du, 10 €-ko prezioan. 07:00etatik ekainaren 11ko (igandea) 07:00etara izango da baliozkoa.
- TOP 72 heures, ekainaren 9tik (ostirala) aurrera izango du balioa: Hendaia eta Zumaia artean bidaia mugagabeak egiteko aukera ematen du, 20 €-ko prezioan. 5:30etik ekainaren 11ko (igandea) 23:59ra izango da baliozkoa.