ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Bilboko tranbia / autobusak (maiatzak 20): zerbitzu berezia Atletic Club - Celta de Vigo partida dela eta

Body

BILBOKO TRANBIA

Larunbatean, maiatzak 20, Euskotrenek Bilboko tranbian zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club – Celta de Vigo norgehiagoka dela eta. Partida San Mamesen 16:15ean jokatuko da.
 Partidaren amaieran, mozketa partziala egongo da, 18:05etik 18:35era bitartean, gutxi gorabehera, Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planaren barruan sartuta dagoena.

San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia 15 minutuz behin ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (15:10 h. eta 15:45 h.).

Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen irteeraren segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da La Casillaren eta Euskaldunaren artean, gutxi gorabehera 30 minutuz. Etete hori Bilboko Udalak koordinatzen duen Udaleko Larrialdi Planean sartuta dago, partidura bertaratzen den jendea behar bezala husten dela bermatzeko. San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketarik gerta ez dadin, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea gomendatzen du, tranbian itzulera egiten has dadin

Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.

Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. www.euskotren.eus web-orria, Twitterreko @euskotren gunea eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.

AUTOBUSA A3414 BILBO-LEIOA-GETXO

Autobusen ibilbidea aldatuko da 14:40tik 19:40ra arte.

Getxo-Bilbao: zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira.
Bilbao-Getxo:  irteerak Gran Via 79tik abiatuko dira (Viajes Ecuador). Horren ondorioz, irteera orduak burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira. Hala, 14:40etako irteera 14:50ean izango da, eta horrela 19:50era arte. 
KENDUTAKO GERALEKUA:14:40tik 20:10era arte, (ordu horretan hasiko da berriro zerbitzua Luis Briñasetik), bidaiariak igotzeko eta jaisteko geraleku hau kendu egingo da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek honako hauetara jo dezakete: 
Twitter @bizkaibus tel.: 946 125 555 eta APP ofiziala.