L3 Metroa (maiatzak 11): zerbitzu berezia Hans Zimmer-en kontzertua dela eta
Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Metroaren 3. linean, Hans Zimmerrek maiatzaren 11n BECen eskainiko duen kontzertuaren itzulerako joan-etorriak errazteko.
Metroaren 3. lineako trenen ohiko ordutegia luzatu egingo da, Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetan ezarritako zerbitzua osatuz, Zazpikaleak/Casco Viejo geltokiaren loturari esker. Kontzertutik itzultzeko joan-etorrietarako zortzi zirkulazio gehiago eskainiko dira, lau Kukullaga/Etxebarri - Matiko noranzkoan eta beste lau Matiko - Kukullaga/Etxebarri tartean.
Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzea gomendatu die joan behar duten pertsonei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiago Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan, 944 333 333 telefono zenbakian eta Twitterreko @euskotren kontuan.