lizitazioa

Entradilla

Euskotrenek bost tren erosteko lizitazioa  egin du 53,7 milioi euroko zenbatekoan 

Body

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko sozietate publikoa da Euskotren eta bertako kontratazio-organoak S-980 tren-serie berria kontratatzeko prozedura hastea baimendu du, 53.750.000 euroko zenbatekoan.

S-980 bereziki bideratuta dago Bilboko metroko 5. linean Euskotrenek etorkizunean egin behar duen jarduerara eta hasiera batean lau bagoiko bost unitate elektriko anitz izango ditu, Motor-Motor-Atoi-Motor (MNRM) motakoa, eta 400 pertsona garraiatzeko gaitasun nominalarekin. Gainera, mugikortasun murriztuko pertsonentzako bainugela egokitu bat egongo da unitateetan.

Unitate berriek tren-sektoreko berrikuntza teknologiko aurreratuenak izango dituzte teknologia, fidagarritasun, jasangarritasun, segurtasun eta ergonomia arloan.

Sarrera ateetan arrapala integratuak izango dituzte mugikortasun murriztuko pertsonentzat, ikusten ez dutenentzat ohar akustikoak eta entzuteko zailtasunak dituztenentzako argi-seinaleak.

Era berean, unitate berriak jasangarriak izango dira eta ingurumen-araudi guztiak beteko dituzte, baita material guztien eta bakoitzaren bizi-zikloak ere.

Euskotrenek gaur egun pertsonak garraiatzeko zerbitzua eskaintzen du trenez, metroz, tranbiaz, funikularrez eta autobusez.

js-tarifas