ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E3 (otsailak 24 eta 25): zerbitzua indartuko da Sondikako Inauteriak direla eta

Body

Euskotrenek ostiralean eta larunbatean Sondikako inauteriak direla eta, gaueko zerbitzua eskainiko du.
  
Inauterietako joan-etorriak errazteko, ostiral eta larunbat gauetan tren bereziak ibiliko dira Sondikatik Lezamara eta Kukullaga-Etxebarrira.  

Otsailaren 24tik 25erako gaua
Ostiraletik larunbatera tren zerbitzua egongo da gau osoan zehar. Sondikatik Lezamara tren bat aterako da bi orduro eta Kukullaga-Etxebarrira, orduro bat. 

Otsailaren 25etik 26rako gaua
E3 Lezama/Kukullaga-Etxebarri/Lezama linean larunbatetako ohiko zerbitzua egingo da eta trenak bi ordutik behin ibiliko dira. Euskotrenek maiztasuna indartuko du Sondika -Kukullaga/Etxebarri tartean. 

Zerbitzu berezien helburua garraio publikoaren alternatiba eroso bat eskaintzea da jaiaz gozatzeko eta, aldi berean, erabiltzaileak tren ezberdinetan banatu ahal izatea erraztea. Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu die trenez joango direnei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 informazio-telefonoa, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokiak eta Twitterreko @euskotren kontua dituzte eskura.