BILBOKO TRANBIA

Entradilla

Bilboko tranbia/Autobusak (azaroaren 20an): zerbitzua aldatuko da ‘Herri Krosa' dela eta 

Body

BILBOKO TRANBIA

Azaroaren 20an, igandea, ‘Herri Krosa’ ospatuko denez, Euskotrenek tranbiaren goizeko zerbitzua aldatuko du. Lasterketari bide emateko, Arriagako eta Pio Barojako geralekuen arteko zerbitzua kenduko da 10:50etik 11:40ra, eta La Casillaren eta Ospitalearen artekoa, 11:15etik 11:45era, gutxi gorabehera. Tranbia ohiko ordutegian ibiliko da Bolueta eta Arriaga artean eta Pio Baroja eta Ospitalearen artean.

Moztu ondorengo lehen irteerak hauek izango dira:

  •   La Casilla: 11:56
  •   Bolueta: 11:37

AUTOBUSAK

A3411 BILBO-GETXO-AZKORRI (11:00etatik 12:30etako irteera arte)

  • Getxo-Bilbao:  San Ignazion (Sarriko), Lehendakari Agirre 83an, bukatuko da
  • Bilbao Getxo: irteerak, Agirre Lehendakaria Et.(Sarriko) 88tik.

KENDUTAKO GERALEKUAK: Agirre Lehendakaria 42 eta 33, San Pedro Plaza, Deustuko Unibertsitatea, Museoko Plaza eta Zabalgune Plaza (Maphre)

A3414 BILBO-LEIOA-GETXO (10:40tik 12:40ko irteera arte)

  • Getxo-Bilbao: Zunzunegin (Artxandako tuneletatik) bukatuko da 
  • Bilbao Getxo: irteerak, Zunzunegitik (tuneletako irteeran)

KENDUTAKO GERALEKUA: Errekalde Zumardia 14 eta 29, Kale Nagusia 46, 47,63 eta 74 eta Ingenieritza Eskola.

Euskotrenek tranbiaz edo autobusez joango diren pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, bai APP ofizialetan, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, garraio publikoan maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela gogorarazten da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakia eta Twitterreko @euskotren kontua ere eskura dituzte.