Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena E4 (abuztuak 11, 13 eta 14): gaueko tren zerbitzua Gernikako jaiak direla eta

Body

Euskotrenek gaueko tren zerbitzua eskainiko du abuztuaren 11n, 13an eta 14an Gernikako jaiak direla eta

Gernikako jaiez gozatzeko garraio publikoaren aukera erosoa eskaintzeko helburuarekin, Euskotrenek Zornotza eta Bermeo arteko gaueko trenen zerbitzua indartuko du, jende gehien espero den egunetan eta ordu tarteetan.

Horrela, abuztuaren 11tik 12ra, 13tik 14ra eta 14tik 15era bitarteko gauetan tren bereziak ibiliko dira E4 linean gau osoan zehar (Bermeo/Amorebieta Geralekua/Bermeo eta Gernika/Bermeo/Gernika tarteetan). Zirkulazio hauek ohiko eskaintza osatuko dute eta goizeko ohiko zerbitzuarekin bat egingo dute.  

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan maskara nahitaez erabili behar dela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotren-en kontua ere.
 

js-tarifas