Tranvía de Bilbao: renovación de vía

Entradilla

Uztailaren 30etik abuztuaren 10era bitartean, tranbia Bolueta eta Arriaga artean baino ez da ibiliko, trenbidea berritzeko lanak direla eta

Body

Datorren uztailaren 30etik abuztuaren 10era bitartean, biak barne, Bilboko tranbia Bolueta eta Arriagako geltokien artean baino ez da ibiliko, Plaza Biribila eta Buenos Aires, Buenos Aires eta Venezuela plaza eta Sabino Arana eta Jose Antonio Zunzunegi kaleen arteko bihurguneetan trenbidea berritzeko egin behar diren obrak direla eta.
Lan horiek sareko hainbat puntutan aldi berean egiteak Arriagaren eta Kasillaren arteko zirkulazioak kentzea ekarriko du, eta, aldi berean, obren inguruan ibilgailuen trafikoan ere izango du eragina.
Abuztuaren 11ko lehen zerbitzutik aurrera tranbiak bere ibilbide osoa egingo du berriro. Euskotrenek eskaintzen duen zerbitzuaren aldaketak, obren eraginak jasango dituzten tranbiaren geltokietan kartelak jarriz adieraziko dira, bai eta sareko gainerako geltokiek dituzten informazio-pantailetan ere. Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vascak eta Euskotrenek, lanek sortuko dituzten eragozpenen jakitun, aldez aurretik barkamena eskatzen diete inguruan bizi diren pertsona guztiei eta zerbitzuaren erabiltzaileei.


Tranbia zerbitzua obrek irauten duten bitartean 


Obrek irauten duten bitartean, tranbiaren merkataritza-zerbitzua eten egingo da Abando eta Kasilla geralekuen artean, eta Bolueta eta Arriaga artean bakarrik ibiliko da, bi noranzkoetan. 
Beraz, Abando, Pio Baroja, Uribitarte, Guggenheim, Abandoibarra, Euskalduna, Sabino Arana, San Mames, Ospitalea, Autonomia eta Kasillako geralekuak zerbitzu barik geratuko dira uztailaren 30etik abuztuaren 10era bitartean, biak barne. 
Erabiltzaileek informazio gehiago dute hemen: 
- Tranbiaren geltokiak 
- Euskotrenen telefono-zenbakia: 944 333 333 
- Webgunea: www.euskotren.eus 
- Twitter: @euskotren
- Euskotrenen APP ofiziala