Autobusak

Entradilla

Autobusak Bizkaia: ibilbide aldaketa A3451 linean Sopelako jaiak direla eta

Body

Sopelako San Pedro jaiak direla eta, ekainaren 20tik uztailaren 4ra (biak barne), A3451 Areeta-Armintza linean aldaketak emango dira. Sopelako Udaletxearen eta San Pedro elizako biribilgunearen arteko Akilino Arriola kaleko zatia (1etik 15era bitarteko zenbakiak) itxita egongo da trafikoarentzat
Egun horietan  A3451 linea Sipiri kaletik ibiliko da.    

  • Eliza izeneko geralekua (Areetarako noranzkoan) Zipiriñe ikastetxearen ondora eramango da