Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena E1 (maiatzak 21):  tren-zerbitzua eskainiko da S.D. Eibar – C.D. Tenerife norgehiagoka dela eta

Body

Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du larunbatean, maiatzaren 21ean, 22:00etan Ipuruan jokatuko den S.D Eibar – C.D. Tenerife norgehiagoka dela eta.

Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Durangora eta Elgoibarrera partidaren ondoren. Aurretik ohiko tren-zerbitzua burutuko da. 

Partida bukatu ondoren ondorengo irteera bereziak eskainiko dira: 

• ARDANTZA (Eibar) – Durango:  00:20 
• ARDANTZA (Eibar) – Elgoibar: 00:20 


Zerbitzu berezi hauen helburua partidatik itzultzeko garraio publikoaren aukera bermatzea da. Euskotrenek gogorarazten du garraio publikoan oraindik ere derrigorrezkoa dela maskara erabiltzea.   

Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefono zenbakia: 944 333 333. Informazioa lortu daiteke, halaber, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan, baita APP ofizialean, www.euskotren.eus enpresaren webgunean eta @euskotren twitter bidez.

js-tarifas