Lurrun-trena

Entradilla

Burdinbidearen Euskak Museoa: lurrun-trenaren irteera bereziak jai-zubian

Body

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoa, lurrun-trena jarriko du martxan datorren jai-zubian. Ondorengo irteerak egongo dira: 

  • Abenduak 4, larunbata: 12:00 eta 17:00
  • Abenduak 5, igandea: 12:00 
  • Abenduak 8, asteartea: 12:00 

Azkenengo lau irteerak burutzean, lurrun-trenak ez du berriro zirkulatuko Aste Santura Arte.  

Burdinbidearen Euskal Museoak bere instalazioetan Europako trenbide bildumarik onenetako bat dauka ikusgai, mota guztietako ibilgailuak barne hartzen dituena: lurrunezko zein dieselezko lokomotorrak eta lokomotor elektrikoak; automotorrak eta askotariko bagoiak.
Horrez gain, Euskadiko makina-erreminta multzo osoenetako bat ere eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekanikoa izandakoaren bitartez, baita XIX. mendearen amaieratik trenetan erabilitako uniformeen erakusketa bikaina eta mundu osoko tren arloko erloju bilduma onenetakoa ere.

Honako hau da ordutegia: 

•    Asteartetik igandera: 10:00 - 13:30 / 15:00 - 18:30
•    Igandeak eta jaiegunak (astelehena ezik): 10:30 a 14:00

Burdinbidearen Euskal Museoko bisitarien eta langileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin, gogorarazten da maskararen erabilerak derrigorrezkoa izaten jarraitzen duela. Beharrezkoa da ere osasun-gomendioak jarraitzea Covid-19aren hedapena sahiesteko, hala nola eskuak ondo desinfektatu eta pertsonen arteko distantzia mantendu. 

Jendaurreko informazioa
•    Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
•    Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77
•    Faxa: 943 15 07 46
•    Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
•    Web-orria: www.euskotren.eus