Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena (maiatzak 12, 13 eta 15): tren-zerbitzu berezia Reale Arenan jokatuko diren hiru futbol partidetarako

Body

Euskotrenek, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko Sozietate Publikoak, aste honetan Reale Arenan jokatuko diren hiru futbol partidetara joateko tren zerbitzua indartuko du.

Ostegunean Real Sociedad – Cadizek (19:00), ostiralean Reala B eta UD Almeriak (21:00) eta igandean Real Sociedad – Deportivo Alaves derbirako (12:00) jokatuko duten partidetarako zerbitzu berezia eskainiko dute.

Hiru kasuetan, Hendaia, Altza, Lasarte-Oria eta Zumaiarako trenak eskainiko dituzte.

Zerbitzu berezi horien helburua da partidara joateko garraio publikoaren aukera erosoa bermatzea eta, aldi berean, zaleak tren desberdinetan banatu ahal izatea eta, ahal den neurrian, jendetzak saihestea. Horren harira, Euskotrenek gogorarazten du garraio publikoan oraindik ere derrigorrezkoa dela maskara erabiltzea.   

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan, baita APP ofizialean, www.euskotren.eus web gunean eta twitter-eko @euskotrenen kontuan ere.