Gasteizko tranbia: igandean, abenduak 19, aldaketak izango dira Gasteizko tranbia-zerbitzuan ‘Erdi Maratoia’ dela eta
Igandean, abenduak 19, ‘Erdi Maratoiaren’ ospakizunak tranbia-zerbitzuan eragina izango du.
10:45etik 12:09ra ez da zerbitzurik eskainiko Legebiltzarra-Unibertsitatea tartean.
Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. www.euskotren.eus web-orrialdean, twitterreko @euskotren gunean eta Euskotrenen APP ofizialean ere informazio eguneratua eskaintzen da.