Informazio turistikoa

Euskotrenek Larreinetako funikularra kudeatzen du eta geraleku bakar biekin funtzio bikoitza dauka, alde batetik garraio publiko bezala gunean bertan bizi diren pertsonentzako eta beste alde batetik Trapaga herrirako erakargarri turistiko bezala.

Funikularrak bere horretan dagoneko kokatzen den toki naturalagatik erakargarritasuna dauka, bere ibilbide bereziagatik (1.198 metro) eta bere plataforma horizontalagatik, Europako gainerakoengatik desberdina baita. Izan ere, 2014ko uztailean funikularra Kultura Intereseko Ondasuna izendatu zuten, horrek babeseko berariazko maila ematen dio bere kontserbazioa begiratzeko.

Jatorriz, 1926an, Larreinetako funikularra merkantziak garraiatzeko eta Zugaztietako meatze eremu menditsurako bidea irekitzeko sortu zen. Gaur egun, eremuko etxebizitzentzako ezinbesteko garraiobide izateaz gain, funikularra ezinbestekoa da Trapagako sustapen turistikorako. Jada funikularretik handik ikusten diren ikuspegiak ikusgarriak dira: Abrako badia, hegal menditsuak, meatze jarduera zaharreko zakartegiak… Eta Larreinetako gainera iristean Bilboko ikuspegi paregabeak ikus daitezke, besteak beste, bere ibaia, itsasoa, bere baserriak…

Funikularraren goiko geralekuko kilometro bat baino apur aurrerago Zugaztieta aurkitzen da eta kilometro erdi aurrerago Peñas Negras Ingurumen Interpretazio Zentroa aurkitzen da. Oinez burututako ibilbidean zehar eta Peñas Negraseko balizatutako bideetatik paseatzean meatzeko antzinako ustiapen hondakinak behatu daitezke, horiek duela dagoneko laurden mende bat itxi zituzten, eta egun aintzira txiki izugarriak bilakatu dira, hala nola El Negro eta Ostion, eta horiekin batera izadiaz gozatzeko tokiak ugaritzen dira.

Funicular

Loturak informazio gehiagorako