Eraginkortasun energetikoa

Jasangarritasuna era arduratsuan kontsumitzearekin dago erlazionatuta, baliabide gutxiago erabiltzeko, hondakin kopurua murrizteko eta baita materialei bizi berria emateko ere. Jasangarritasuna pertsonen ongizatearekin eta bizitza kalitatearekin ere badago erlazionatuta, eta Euskotrenen hori indarrean jarri dugu.

Nola egin dugun jakin nahi duzu?

Ontzien tapoiak eta idazteko material plastikoentzako edukiontziak erabili!

 

 

 

ZER LORTZEN DUGU?

Euskotrenen edukiontzietan utzi dituzun tapoien plastikoa eta dagoeneko erabiltzen ez duzun idazteko materiala objektu berri bilakatuko dira (eserlekuak, haurrentzako parkeak, pertzak, ureztagailuak, kutxak...), eta horrela bizi berria izango dute.
Horrez gain, tapoien bilketatik jasotako irabaziak osasun alorreko ikerketara bideratuko dira eta idazketako materialaren kudeaketatik lortutako zuhaitz berriak landatzera zuzenduko dira.
Zure laguntzari esker, Euskotrenek osasun alorreko ikerketa eta zuhaitzen landaketa sustatzen ditu, WOP Fundazioaren eta BASOA Fundazioaren bitartez.

PLASTIKOZKO TAPOIAK
Plastikozko tapoiak
3.758 kg 3.006' osasun arloan
WOP Fundazioa
IDAZTEKO MATERIALA
Idazteko materiala
27.830 unitate9 zuhaitz Betsaiden
Basoa Fundazioa
 

NON AURKI DITZAKEZU EDUKIONTZI HORIEK

Euskotrenen sare osoan, ontzien plastikozko tapoiak eta idazteko plastikozko materiala uzteko edukiontziak dituzu. Behean, edukiontzi horiek aurki ditzakezun puntuen zerrenda duzu.

Aurkitu gertuen duzun geltokia.

Edukiontziak