Metro Bilbaoren 3. lineak 22 milioi lekualdatzetik gora izan ditu bere lehenengo 5 urteetan
Metro Bilbaoren 3. linea Euskotrenek (Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko sozietate publikoa) kudeatzen du, eta 2017ko apirilaren 8an martxan jarri zenetik, 22 milioi lekualdatze baino gehiago erregistratu dira. Lehendabiziko urtean, apiriletik abendura, 3,2 milioi lekualdatzetik gora egin ziren, eta lehendabiziko ekitaldi osoan, 2018an, 5 milioiko muga gainditu zuen. Are gehiago, 3. linearen erabilera 2019an areagotu egin zen; zehazki, % 6ko areagotzea izan zuen, 5,3 milioi bidaietara iritsi zelarik.
Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak, hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan
Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan.
js-tarifas