Autobus zerbitzuaren aldaketa Eibarren, Euskal Itzulia dela eta
Euskotrenek aldaketak sartuko ditu larunbatean, apirilaren 13an, Eibarko Lurraldebus (DB02 eta DB04) eta Udalbus autobus zerbitzuetan, Euskal Itzulia dela eta.
Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 15.50etik 16.10era, Athletic Club eta Rayo Vallecano partidua dela eta
Igandean, apirilaren 14an, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Rayo Vallecano partidua dela eta. Mozketa partziala, 15:50etik 16:10era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Liga Santanderreko partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad eta S.D. Eibar taldeen arteko norgehiagoka dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean Real Sociedad eta S.D.Eibar taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan apirilaren 14an arratsaldeko 16:15ean jokatuko da.
Donostian autobus zerbitzuaren aldaketa Erdi Maratoia dela eta
Euskotrenek datorren igandean, apirilaren 7an, Lurraldebuseko UK09 eta UK11 autobus lineetako Zumaia-Donostia zerbitzua aldatuko du, Erdi Maratoia dela eta.
Burdinbidearen Euskal Museoak Aste Santuan zehar 10 Lurrun Tren zirkulazioan jarriko ditu
Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, datorren Aste Santuan zehar, apirilaren 18tik aurrera (Ostegun Santua), 10 Lurrun Tren zirkulazioan jarriko ditu. Horrela, Burdinbidearen Euskal Museoko Tren Historikoen 2019ko Denboraldia hasiko du. Tren hauek Azpeitia eta Lasao arteko instalazioetatik zehar ibiliko dira.
js-tarifas