Euskotrenek trenen zerbitzua indartuko du asteburuan Real Sociedad taldeak jokatuko dituen bi partiduak direla eta

Euskotrenek Anoetan asteburuan jokatuko diren bi partiduetarako zerbitzu bereziak eskainiko ditu. Larunbatean, otsailaren 16an, Real Sociedad – Leganés Ligako partidurako eta igandean, otsailaren 17an, Erregina Kopako (Real Sociedad – Sevilla) finalaurrekorako zerbitzua indartu egingo da.

Trenen eta Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak igandean Athletic Club-FC Barcelona partidua dela eta

Igandean, otsailaren 10ean, Euskotrenek trenen eta Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Athletic Club – FC Barcelona  partidua dela eta. Tranbian mozketa burutuko da ere, 22:11tik 22:58ra. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago.

js-tarifas