Trena E1 / E2 (abenduaren 21ean): tren-zerbitzu berezia Santo Tomas azoka dela eta
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarria Sailaren mendeko sozietate publikoak, tren-zerbitzua indartuko du, Donostiako Santo Tomas azokak sortzen duen joan-etorrien eskaerari erantzuteko.
Abenduaren 21ean, Donostiako Santo Tomas azokaren ondorioz joan-etorriak ugarituko direla aurreikusita, larunbatetako ohiko zerbitzua indartu egingo da trenen irteera osagarriekin.
Egunean zehar E1 linean zerbitzuak 30 minutuko maiztasuna izango du Zumaia eta Amara/Donostia artean. E2 linean ere, Irun - Amara/Donostia – Irun tartean, errefortzuko zerbitzua eskainiko da.
Euskotrenek gomendatu die trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, geltokietara edo geralekuetara joan daitezke edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.