ZERBITZU ALDAKETA

Entradilla

Bilboko tranbia/Bizkaiko autobusak (urriak 21): zerbitzuaren aldaketa ‘Bilbao Night Marathon’ lasterketa dela eta

Body

BILBOKO TRANBIA

Datorren larunbatean, urriak 21, ‘Bilbao Night Marathon’ kirol-proba dela eta, Euskotreneko tranbia-zerbitzuak ohi baino lehenago amaitu behar izango du lasterketari bidea uzteko. 18:42tik aurrera tranbiak ezin izango du Bilboko kaleetatik ibili, beraz zerbitzua bertan behera geratuko da ibilbide osoan hurrengo goizera arte.

Azken irteerak ondorengoak izango dira:

  • Bolueta / La Casilla: 17:34
  • La Casilla / Bolueta: 18:11

Euskotrenek tranbian joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean eta 944 333 333 telefono-zenbakia eskura dute.

 

A3411 BILBO-GETXO-AZKORRI AUTOBUSA

18:00etatik 20:00etara:

  • Bilborako kendutako geralekuak: Lutxanatik Museoko Plazaraino
  • Getxorako kendutako geralekuak: Museoko plaza 1etik Lutxanaraino (Erribera Ramón Sota eta Llano 21) 

20:00etatik zerbitzua bukatu arte:

  • Bilborako  kendutako geralekuak: Lutxanatik San Pedro Plazaraino
  • Getxorako kendutako geralekuak: San Pedro Plazatik Lutxanaraino (Erribera Ramón Sota eta Llano)

A3414 BILBO-LEIOA- GETXO AUTOBUSA

18:00etatik 20:00etara: 

  • BILBOTIK IRTEERAK ETA ETORRERAK: Zunzunegi Etorbidean (EITBren ondoan) 

Kendutako geralekuak:

  • Errekalde Zumardia 14 eta 29 
  • Sotako (Gran Vía 46)
  • Gran Via 47ko, 63ko eta 74ko

Zunzunegitik irteera orduak ohiko ordutegia baino 5 minutu atzerago burutuko dira.

20:00etatik aurrera, Bilbo-Getxo noranzkoan ohiko ibilbidea berreskuratuko du, Zunzunegiko geralekua burualde mantenduz (EITBren ondoan)

Informazio gehiago: twitter, @bizkaibus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan