Bilboko tranbia/Bizkaiko autobusak (urriak 21): zerbitzuaren aldaketa ‘Bilbao Night Marathon’ lasterketa dela eta
BILBOKO TRANBIA
Datorren larunbatean, urriak 21, ‘Bilbao Night Marathon’ kirol-proba dela eta, Euskotreneko tranbia-zerbitzuak ohi baino lehenago amaitu behar izango du lasterketari bidea uzteko. 18:42tik aurrera tranbiak ezin izango du Bilboko kaleetatik ibili, beraz zerbitzua bertan behera geratuko da ibilbide osoan hurrengo goizera arte.
Azken irteerak ondorengoak izango dira:
- Bolueta / La Casilla: 17:34
- La Casilla / Bolueta: 18:11
Euskotrenek tranbian joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean eta 944 333 333 telefono-zenbakia eskura dute.
A3411 BILBO-GETXO-AZKORRI AUTOBUSA
18:00etatik 20:00etara:
- Bilborako kendutako geralekuak: Lutxanatik Museoko Plazaraino
- Getxorako kendutako geralekuak: Museoko plaza 1etik Lutxanaraino (Erribera Ramón Sota eta Llano 21)
20:00etatik zerbitzua bukatu arte:
- Bilborako kendutako geralekuak: Lutxanatik San Pedro Plazaraino
- Getxorako kendutako geralekuak: San Pedro Plazatik Lutxanaraino (Erribera Ramón Sota eta Llano)
A3414 BILBO-LEIOA- GETXO AUTOBUSA
18:00etatik 20:00etara:
- BILBOTIK IRTEERAK ETA ETORRERAK: Zunzunegi Etorbidean (EITBren ondoan)
Kendutako geralekuak:
- Errekalde Zumardia 14 eta 29
- Sotako (Gran Vía 46)
- Gran Via 47ko, 63ko eta 74ko
Zunzunegitik irteera orduak ohiko ordutegia baino 5 minutu atzerago burutuko dira.
20:00etatik aurrera, Bilbo-Getxo noranzkoan ohiko ibilbidea berreskuratuko du, Zunzunegiko geralekua burualde mantenduz (EITBren ondoan)
Informazio gehiago: twitter, @bizkaibus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan