Trena: zerbitzu berezia otsailaren 15ean S.D.Eibar-Getafe C.F. norgehiagoka dela eta.

Entradilla

Trena: zerbitzu berezia otsailaren 15ean S.D.Eibar-Getafe C.F. norgehiagoka dela eta.

Body

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du ostiralean  S.D.Eibar eta Getafe C.F. taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Ipuruan otsailaren 15ean 21:00etan  jokatuko da.

Zerbitzua indartzen duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan. Tren zerbitzuek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

NORGEHIAGOKAREN AURRETIK
Partidu aurretik, zerbitzua tren erregularren bitartez eskainiko da:

•    Durango – ARDANTZA (Eibar): 20:09 an
•    Ermua – ARDANTZA (Eibar): 20:32 an, 20:42 an
•    Deba – ARDANTZA (Eibar):  19:43 an

NORGEHIAGOKAREN ONDOREN

•    ARDANTZA (Eibar) - Durango:  23:10ean
•    ARDANTZA (Eibar) – Elgoibar: 23:10ean

Gainerako trenek bere ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta APP ofizialean