Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du irailaren 19an (larunbata), Bermeoko estropadak direla-eta

Entradilla

Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du irailaren 19an (larunbata), Bermeoko estropadak direla-eta

Body

Euskotrenek Amorebietako eta Bermeoko geltokien arteko ohiko tren-zerbitzua indartuko du irailaren 19an, Bermeoko estropaden ospakizuna dela-eta. E4 linearen (Bilbao-Bermeo) larunbatetako ohiko maiztasuna hainbat zirkulazio berezirekin osatuko da Amorebieta-Bermeo tartean, bi noranzkoetan.

Trenetan hobeto banatu ahal izateko, Euskotrenek erabiltzaileei gomendatzen die ordutegiak aurretik kontsulta ditzatela APP ofizialean, baita www.euskotren.eus webguneko bilatzaile ofizialean ere.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefono-zenbakia: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileen zerbitzua duten geltokietan eta geralekuetan ere informazioa jaso dezakete.

js-tarifas