Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du maiatzaren 23an, larunbatean, Bermeoko Arrain Azoka dela eta

Entradilla

Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du maiatzaren 23an, larunbatean, Bermeoko Arrain Azoka dela eta

Body

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren parte den Euskotren sozietate publikoak bere trenbide-zerbitzua indartuko du maiatzaren 23an (larunbata), Bermeoko Arrain Azokara doazenei joan-etorriak errazteko.

E4 Berme-Matiko (Bilbo) lineako zerbitzua indartuko da maiatzaren 23an Gernika-Bermeo tartean, noranzko bietan, 10:45etik 21:00ak arte, gutxi gorabehera, ohiko zerbitzua osatuko duten 12 zirkulazio gehiagorekin.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek beren eskura dute Euskotrenen 944 333 333 telefono-zenbakia. Bestela, E4 Bermeo-Matiko (Bilbo) linearen zerbitzuari buruzko informazioa lor dezakete Euskotreneko langileak dituzten geltokietan, APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere. 

js-tarifas