Bilboko Tranbia/Bizkaiko autobusak (irailak 22): aldaketak zerbitzuan Athletic Club – RC Celta de Vigo norgehiagokoa dela eta
Igandean, irailak 22, Athletic Club – RC Celta de Vigo partida jokatuko da 16:15ean San Mamesen.
BILBOKO TRANBIA
San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, Pio Barojatik Ospitalerako errefortzu-zerbitzuren batekin (15:13 eta 15:59).
Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen segurtasuna bermatzeko, zerbitzua partzialki eten egingo da La Casilla eta Euskalduna artean, gutxi gorabehera 20/30 minutukoa iraupenarekin. Etete hori Bilboko Udalak koordinatutako Larrialdietarako Udal Planaren barruan dago.
San Mamesetik gertu dauden geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, tranbiaz itzultzeko joan-etorriak hasteko. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.
Informazio gehiago: 944 333 333 telefono zenbakian, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.
A3414 BILBO-LEIOA-GETXO AUTOBUSA
14:40tik 19:40ra arte, Bilbo – Leioa – Getxo autobus linean (Artxandako tuneletik doana) ibilbidea aldatuko da.
- Getxo-Bilbao: Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira.
- Bilbao-Leioa-Getxo: Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Gran Via 79tik abiatuko dira.
Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira, 19:50era arte.
KENDUTAKO GERALUKEA: Luis Briñas 14:40tik 20:10era arte (ordu horretan hasiko da berriro zerbitzua Luis Briñasetik).
Informazio gehiago: www.bizkaibus.eus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan