Trena E1, E3, E4, L3 eta Tranbia (abuztuaren 17tik 25era): trenen zerbitzua indartuko da Bilboko Aste Nagusian zehar
Bilboko Aste Nagusian zehar, abuztuaren 17tik 25era, Euskotrenek tren, metro (L3) eta tranbia zerbitzu zabala eskainiko du egunez eta gauez
Zehazki, trenbidearen eta metroaren zerbitzua indartuko da, bi noranzkoetan, honako tarte hauetan:
- E1 linean Matiko/Bilbao - Elgoibar
- E3 linean Kukullaga/Etxebarri - Lezama
- E4 linean Matiko/Bilbao - Bermeo
- Metroko 3. Linean (Matiko/Bilbao – Kukullaga/Etxebarri)
- Tranbian
BILBOKO TRANBIA
Bilboko tranbia egunean 22 orduz ibiliko da Aste Nagusian zehar. Su artifizialak botatzeagatik baino ez da etengo. Hala ere, tranbien zerbitzua aldatu ahal izango da, eten zehatzak behar dituzten jai-programako beste jarduera batzuen ondorioz.
Euskotrenek abuztuaren 17tik 25era bitarteko astean trenbidez, metroz edo tranbiaz joango diren pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko APP ofizialean eta www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzuak ematen dituzten geltokietara joan daitezke, 944 333 333 telefonora deitu dezakete eta, gainera, eskura dute X-ko @euskotren kontua.