Vitoria-Gazteizko tranbia (abuztuak 4-9): Zerbitzu berezia Andre Mari Zuriaren jaiak direla eta
Abuztuaren 4tik 9ra bitartean, eguneko eta gaueko errefortzuak egongo dira, baina zerbitzua noizbehinka etetea ere aurreikusten da, jai-ekitaldiak direla eta.
Abuztuak 4: Zeledonen jaitsiera
Jaiak Zeledonen Jaitsierarekin hasten direnez, tranbiaren zirkulazioa kendu egingo da Antso Jakituna-Angulema tartean, egunez zein gauez. Etete horrek abuztuaren 5eko goizeko zerbitzua hasi arte iraungo du.
Halaber, zerbitzua indartu egingo da 16:00etatik 23:00etara, gutxi gorabehera. Abetxukoko eta Ibaiondoko adarretan 10 minuturo zirkulatuko da, eta Salburuakoetan eta Unibertsitatekoetan, berriz, 12 minuturo.
Abuztuaren 5a
Abuztuaren 5ean, 12:00etatik hurrengo egunera arte (06:15) zerbitzua eten egingo da Legebiltzarra-Angulema tartean.
Tranbia-zerbitzua 12:00etatik 14:00etara indartuko da. Abetxukoko eta Ibaiondoko adarretan 10 minuturo zirkulatuko da, eta Salburuakoetan eta Unibertsitatekoetan, berriz, 12 minuturo.
Abuztuaren 6, 7, 8 eta 9an
6, 7, 8 eta 9an Legebiltzarraren eta Angulemaren arteko zerbitzua kendu egingo da 13:00etatik hurrengo egunera arte (06:15).
GAUEKO ZERBITZUA
Gauero, abuztuaren 4tik 9ra, gaueko zerbitzua eskainiko da 30 minuturo adar guztietan. Abuztuaren 9ko gaueko zerbitzua abuztuaren 10eko 4:30ean amaituko da.
Sartzeko prozedura errazteko, Euskotrenek Bat/Barik/Mugi ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen du.
Euskotrenek tranbiaz joango diren pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakia eta Twitterreko @euskotren kontua ere eskura dituzte.