Trena E1 (uztailak 20-27): gaueko zerbitzua indartuko da Ermuko eta Amorebietako jaiak direla eta
Ermuko Santiago eta Zornotzako Karmen jaiak direla eta, Euskotrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du.
Uztailaren 20tik 21erako eta 27tik 28rako gauetan, E1 linean ematen den ohiko larunbateko ohiko tren-zerbitzua indartu egingo da, ondorengo tarte hauetan zirkulazio bereziak jarriz:
- Amorebieta – Traña – Zaldibar
- Ermua – Deba
Amorebieta eta Bermeo arteko trenen zerbitzua, berriz, larunbat gaueko ohikoa izango da, (bii orduro). Kasu honetan, jende asko egongo dela aurreikusten denez, jatorri edo helmuga Amorebieta duten zirkulazioek ez dute geldialdirik egingo Amorebieta Geralekuan. Euskotrenek ematen duen gaueko garraio zerbitzua Amorebieta Geltokian zentralizatuko da.
Uztailaren 24tik 25erako gauean tren bereziak burutuko dira Elgoibar eta Ermua tartean
Euskotrenek trena hartuko dutenei gomendatzen die aldez aurretik ordutegiak begiratu ditzatela aplikazio ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Informazio gehiago kontsultatu nahi izanez gero, erabiltzaileek honako hau egin dezakete: Euskotreneko langileak dauden geltokietara jo, edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.